eus / cas
Gure mendietara igotzeko ibilbideak

Zalama - 1343 m.

Igoera ibilbidea Luzera Desnibela Hasiera Track (GPX) Wikiloc
Zalama I (San Pelayo-tik) 7.25 Km. 598 m.
Zalama II (San Pelayo-tik) 4.6 Km. 544 m.

Deskribapena

Zalama Ordunte mendikateko mendirik garaiena da bere 1343 metroekin, eta Bizkaiko hirugarrena. Karrantzako hararan dagoa kokatua, baina guk proposatutako bi ibilbideak San Pelaiotik abiatzen dira (Montija, Burgos). Ez dago ia markarik, garrantzitsua da track edo mapa eramatea.
1. ibilbidea:
7 km luzera du eta aldapa lasaiagoak ditu, mendebaldetik egingo dugu igoera. Basoetatik igarotzen da bidea (hobe udan igotzen baduzue), eta Zalama taldeak eraikitako iturria aurki daiteke (baita bere gotorlekua ere). Ibilbidearen amaierararte ez dago aldapa gogorrik. Hala ere, bidea bukatu eta zuzen-zuzen joango gara gorantza. Hemendik igotzerakoan, Mena-ko harana eta Ordunte-ko urtegiaren ikuspegi ederrak izango ditugu. Turberen ondoan igaroko gara ere, espazio baliogarri hau babesteko hesia dago bere inguruan.

2. ibilbidea:
Bigarren ibilbilde hau askoz zuzenagoa da (4,6 km), eta ondorioz, gogorragoa ere. Behin herritik aterata, bidetik atera eta zelaien artean igaroko gara (zailtasunik gabe), berriro bidera itzuli baino lehen. Lurra, lokatsa, harriak... denetarik dago, baina garrantzitsuena: ez dago ia itzalik, zuhaitz gutxi daude. Zalama mendia urrunetik ikus daiteke ibilbidearen zati gehienetan.
 

Argazkiak

Igo