eus / cas
Gure mendietara igotzeko ibilbideak

Albertia eta Izuskitza Landatik

Datuak

Luzera: 12 Km.

Hasiera: ARRAZUA-UBARRUNDIA / Bukaera: ARRAZUA-UBARRUNDIA

Igoera desnibela: 589 m. / Jeitsiera desnibela: 577 m.

Mendiak: Albertia

Track:

Ibilbidea

Deskribapena

Historiaz beteriko ibilbidea proposatzen dizuegu, Landako aparkalekutik abiatuta (Uribarri Ganboako urtegian).
- Isuskitza mendira igoera, via crucis bidea jarraituz. Karlistada eta guda zibilean  izandako burruka odoltsuen aztarna.
- Neberako errekarako jeitsiera pago zoragarrien artean.
- Albertiarako igoeran, Orratxeta haitzuloak aurki daitezke.
- Behin Albertia igota, EAEko gudarien omenez eraikitako monumentua dago. Zonalde honetan burruka gogorrak egon ziren guda zibilean, eta horren lekuko dira gotorlekuak.
- Albertia jeisterakoan, Anglo-Vasco-Navarro bide berderik itzuliko gara Landara.
- Eta bukatzeko, 1958. urtean urtegian hildako Eskoriatzako bizilagunen omenezko monumentua aurkituko dugu.
Eta horrekin nahiko izan ez baduzue, beti hartu dezakezue salda beroa Etxe Zuri tabernan, edo hondartzan bainua hartu dezakezue beroa egiten badu.

Argazkiak

Igo